EHUagoraren bigarren saioa: diagnostikoa, ikaskuntzak, Decim ezagutzea eta parte-hartzearen lehentasunak
Urriaren 30ean Leioako campusean EHUagora-ren bigarren lan-saioa egin zen, EHUren parte-hartze digitalaren eredua eraikitzen jarraitzeko funtsezko topaketa. Saioa unibertsitatean bizi izandako 12 parte-hartze esperientzia errealen azterketa kolektibo batekin hasi zen. Historia horiek —ikasleen asanbladetatik hasi eta plan instituzionaletaraino, entzute-prozesuetaraino, legegintza-eztabaidetaraino edo proiektu estrategikoetaraino— patroi komunak identifikatzeko aukera eman zuten: hobeto planifikatzeko beharra, informazio argia eskaintzea, trazabilitatea bermatzea eta espazio presentzialak tresna digitalekin konbinatzea.
Ondoren, taldeak Europako unibertsitateetan eta administrazio publikoetan Decidim-en adibide inspiratzaileak ezagutu zituen, eta horrek EHUn zer lor zitekeen imajinatzen lagundu zuen. Plataformaren oinarrizko funtzionalitateak ere berrikusi ziren, talde eragileak unibertsitateko bizitzan duen benetako eragina proiektatu ahal izateko.
Saioaren aurrerapenetako bat izan zen lehenengo prozesu parte-hartzaileetarako lehentasunezko eremuak zehaztea eta plataformak horiek ordenatzen nola lagundu dezakeen bistaratzea. Horrez gain, beste ardatz nagusi bat EHUagora-n unibertsitateko organo eta kontseiluak integratzea izango dela onartu zuten, eta lan horrek azaroaren 12ko bileran jarraituko duela.
Azkenik, hiru lan-taldeak aktibatu ziren —Informatika, Komunikazioa eta Parte-hartzea—, eta plataforman elkarreraginean jarraitzeko aukera zabaldu zen, iruzkinen, proposamenen edo balorazioen bidez. Ibilbide guzti hau abenduaren 17ko Konklusio eta Proiekzio saioan amaituko da.
0 comments