Eduki nagusira joan

Cookien konfigurazioa

Cookieak erabiltzen ditugu webgunearen oinarrizko funtzioak bermatzeko eta zure on-line esperientzia hobetzeko. Cookien erabilera konfiguratu eta onartu ahal duzu eta nahi duzunean aldatu haiek onesteko aukerak.

Funtsezkoak

Lehentasunak

Analitikak eta estatistikak

Marketina

EHUagoraren bigarren saioa: diagnostikoa, ikaskuntzak, Decim ezagutzea eta parte-hartzearen lehentasunak

en  es Segunda sesion de EHUagora:  diagnóstico, aprendizajes, conocer Decidim y prioridades de la participación eu EHUagoraren bigarren saioa: diagnostikoa, ikaskuntzak, Decim ezagutzea eta parte-hartzearen lehentasunak

Avatarra: Argitalpen ofiziala Argitalpen ofiziala

Urriaren 30ean Leioako campusean EHUagora-ren bigarren lan-saioa egin zen, EHUren parte-hartze digitalaren eredua eraikitzen jarraitzeko funtsezko topaketa. Saioa unibertsitatean bizi izandako 12 parte-hartze esperientzia errealen azterketa kolektibo batekin hasi zen. Historia horiek —ikasleen asanbladetatik hasi eta plan instituzionaletaraino, entzute-prozesuetaraino, legegintza-eztabaidetaraino edo proiektu estrategikoetaraino— patroi komunak identifikatzeko aukera eman zuten: hobeto planifikatzeko beharra, informazio argia eskaintzea, trazabilitatea bermatzea eta espazio presentzialak tresna digitalekin konbinatzea.

Ondoren, taldeak Europako unibertsitateetan eta administrazio publikoetan Decidim-en adibide inspiratzaileak ezagutu zituen, eta horrek EHUn zer lor zitekeen imajinatzen lagundu zuen. Plataformaren oinarrizko funtzionalitateak ere berrikusi ziren, talde eragileak unibertsitateko bizitzan duen benetako eragina proiektatu ahal izateko.

Saioaren aurrerapenetako bat izan zen lehenengo prozesu parte-hartzaileetarako lehentasunezko eremuak zehaztea eta plataformak horiek ordenatzen nola lagundu dezakeen bistaratzea. Horrez gain, beste ardatz nagusi bat EHUagora-n unibertsitateko organo eta kontseiluak integratzea izango dela onartu zuten, eta lan horrek azaroaren 12ko bileran jarraituko duela.

Azkenik, hiru lan-taldeak aktibatu ziren —Informatika, Komunikazioa eta Parte-hartzea—, eta plataforman elkarreraginean jarraitzeko aukera zabaldu zen, iruzkinen, proposamenen edo balorazioen bidez. Ibilbide guzti hau abenduaren 17ko Konklusio eta Proiekzio saioan amaituko da.

Hona hemen saioarena akta oso

Esperientzien fitxak eta saioan jasotako prozesu posibleen mapa
Esperientzien fitxak eta saioan jasotako prozesu posibleen mapa
Deskargatu fitxategia
Iruzkina

Avatarra: Asier Amezaga

Avatarra: Arantxa Sainz de Murieta

Nortzuek atsegin dute: Asier Amezaga eta 1 gehiago

Nork atsegin du:

Avatarra: Asier Amezaga Asier Amezaga

Avatarra: Arantxa Sainz de Murieta Arantxa Sainz de Murieta

0 iruzkin

Iruzkinak kargatzen...

Baieztatu

Mesedez, hasi saioa

Pasahitza laburregia da.