EHUagora abian da: EHUn Decidim-en hedapena diseinatzeko talde motorraren lehen topaketa
Joan den urriaren 8an, Leioako Campuseko Errektoretzaren eraikinean, EHUagoraren talde motorraren aurreneko bilera egin zen. Plataforma hori EHUren komunikazio eta parte-hartzerako plataforma berria da, eta Decidim du oinarri.Decidim software libreko nazioarteko proiektu bat da, Bartzelonatik bultzatua eta mundu osoko erakunde publiko eta unibertsitario askotan erabilia. Parte-hartze demokratikorako azpiegitura digitala da, prozesu parte-hartzaileak diseinatzeko eta kudeatzeko aukera ematen duen…