Eduki nagusira joan

Cookien konfigurazioa

Cookieak erabiltzen ditugu webgunearen oinarrizko funtzioak bermatzeko eta zure on-line esperientzia hobetzeko. Cookien erabilera konfiguratu eta onartu ahal duzu eta nahi duzunean aldatu haiek onesteko aukerak.

Funtsezkoak

Lehentasunak

Analitikak eta estatistikak

Marketina

💻IKT – Azpiegitura eta laguntza teknikoa

Azaroa

12

2025

  • On-line
  • 10:00 AM

    -

    12:00 PM CET

Avatarra: Topaketa ofiziala Topaketa ofiziala

RT

Saio honen helburua da Decidim-en hedapenaren esparru teknikoa definitzea, eta, horretarako, azpiegitura, autentifikazioa eta integrazio teknikoa proiektuaren ikuspegi orokor batekin koordinatzea, segurtasun- eta interoperabilitate-oinarriak ezartzeko. Denbora eta saio mugatuak direla eta, zenbait erronkari ezin izango zaio sakon heldu. Puntu nagusiak jasoko dira, ondoren lantzeko eta plataformaren gobernantza eta bilakaera zehazteko.

Lan-egitura:

  1. Diagnostiko partekatuaren errepasoa – Diagnostikoaren aurretiazko ondorioen berrikuspena, Decidim-en azpiegituran eragina dutenak

  2. Eman daitezkeen produktuak berrikustea – Azpiegitura Proposamena, MPV, Baliabide Teknikoen Zenbatespena eta mantentze-lanetarako protokoloak egitea baliozkotzea.

  3. Erronkaren formulazioa – DBEO, irisgarritasun-estandarrak (AA) betetzen dituen azpiegitura egonkor, seguru eta eskalagarria bermatzea, unibertsitate-sistemekiko elkarreragingarritasuna eta EHU nortasun digitalarekiko integrazioa ziurtatuz (LDAP, Izenpe, BaQ, oauth, etab.).

  4. Erronketan oinarritutako lana – Garapen teknikoa eta elkarlaneko analisia:

  • Instalazioa eta konfigurazioa: bertsioen ebaluazioa, hedapena Docker/CapRover-ekin, aurreprodukzioko eta produkzioko inguruneak, eta hardware-eskakizunak.

  • Autentifikazioa eta erabiltzaileak: EHU SSO eta LDAPekin integratzea, rolen eta baimenen kudeaketa.

  • Mantentze-lanak eta laguntza teknikkoa: mantentze-lan ebolutibo, prebentibo eta zuzentzaileen definizioa; eguneroko segurtasun-kopiak, aldizkako eguneratzeak eta urruneko eskalatze-euskarria (1. eta 2. mailak).

  • Segurtasuna eta monitorizazioa: Netdata bidezko ikuskapena, tokiko SQL kopiak eta GitHub/Trello bidezko gorabeheren kontrola, Scrum/Kanban metodologiak aztertzetzea.

  • Beharrezko hirugarrengotza-zerbitzuak. Mapak, analitika, blockchain bidezko bozka elektronikoa, eta abar konfiguratu behar diren kanpo-zerbitzuak detektatzea

  • Prestakuntza teknikoa: sistema-administratzaileentzako saio praktikoak, euskaraz edo gaztelaniaz, plataformaren erabilerara, mantentze-lanetara eta hobekuntzara bideratuak.

  • Mantentze-lanen eta eguneratzeen plana, erantzukizunekin eta kronogramarekin.

  • Epe labur, ertain eta luzerako hedapenerako, laguntza teknikorako eta eskalagarritasunerako baliabide teknikoen kalkulua. Eta mantentze-lan oinarrizkoenetatik hasi eta EHUk Decidim proiektuari programazio-baliabideak emateko aukera izan arte.

Iruzkina

Baieztatu

Mesedez, hasi saioa

Pasahitza laburregia da.